XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BERRIZ ERE IJITOAK- Prantsisku.
-¿Zer degu?.
-¡Gaurko sermoia bai izan dala ederra!.
- Bai, ari da moldatzen gure Praillea.
- Ark esan du, pekatu egiteko ezaguera bear dala.
- Ori da ba nik beti esaten dedana.
- Guk sarritan moskortuz ta,(nai beziñ sarri ez baña) egiten ditugun uskeriak ¿nun izango dira ba oben (pekatu)?.
- Ez ba: ezaguerarik ez-tuanak, obenik eziñ egin.
-¡Ooo... ori da egia!.
- Eguzkia baño argiagoa.
- Emendik aurrera, bildotsen bat edo beste, zerbait ala arrapatu nai degunian, moskortu egingo gera aurrez: eta... gero gerokoak.
- Baña moskortzeko-re dirua bear da ta....
- Bai, gizona.
Zuma ederrak ba daude ibetondoetan saskiak egiteko: astoren bat edo beste ere moztuko degu; bostekoak ere ez-titugu beti lo idukiko ta, jan ariñian nola gabiltzan, ez-tegu asko bear, puskatxo bat zerrepelzeko.
Gure arraza dana
Ugaria umez,
Eta txakur gosiak